"Libs Elliott artistaren artelanak ardatz hartuta teknologia eta artisautza tradizionalaren elkargunea aztertuz eta unitatea eta barietatearen kontzeptuetan oinarrituz diseinu geometriko sortzailea eraikitzen aritu gara ikastetxeko komunitateko kide anitz" azaldu dute eskolako irakasleek.
Artista hau inspirazio iturri hartu zuten eta 5.500 zurezko piezekin, ikastetxeko sarreran jartzeko mural kolaboratibo koloretsua landu dute urtean zehar. Mural hau sortzeak, ikastetxeko elkarbizitza sustatzea eta talde lanaren esentzia azpimarratzea zuen helburu. Hau lortzeko, elkarlana eta batasuna ezinbesteko baloreak direla adierazi dute, eta balore hauei eutsiz, ikastetxe batek bere erronkak lortuko dituela baieztatu dute.
Murala, ikastetxearen sarreran egiteak arrazoi bat dauka, izan ere, ikasle, familia, irakasle zein ikastetxeko beste langileek egunero ikusiko dute, eta, beraz, "lorpen anitzen sugarra, elkarlana eta batasuna" mezua bidali nahi dute egunero. "Aurten lortu dugula erran dezakegu, baina arte lan hau etorkizun oparo eta emankor baten hazi erraldoia izatea nahiko genuke. Ondoko urteetan sortuko diren proiektuekin gure ikasleak loratuko direnaren itxaropena dugu" gehitu dute.