Udabeko pestak, asteburuan

Amezti.eus 2023ko urr. 2a, 15:46

Ostiralean hasiko dira, suziria eta bazkariarekin, eta igandera arte iraungo dute.

Suziria bota eta berehala bazkari herrikoia eginen dute. Ondoren, erronda eta gauera arte luzatuko da lehenengo eguna. Fidelek alaituko du pesta, bere musikarekin.

Larunbata errondarekin hasiko da eta mus txapelketa jokatuko da. Kinterok, alde batetik, eta Luzianok, bestetik, jarriko dute musika larunbatean. Gauean, Dj FRN-ek.

Ikusi egitaraua:

Igandean bermutarekin amaituko dituzte aurtengo pestak.