Itsasoko festak ospatuko dituzte asteazkenetik igandera

Amezti.eus 2023ko ira. 12a, 12:33

Irailaren 13tik 17ra ospatuko dituzte Itsasoko festak. Asteazkenean, gaueko 22:00etan emanen diete hasiera festei txupinazioarekin, eta ondoren, herri afaria eginen dute.

Ostegunean, hilaren 14ean, goizeko 11:00etan etxez etxeko erronda eginen dute, eta 15:00etan bertso bazkaria izanen da Julio Soto eta Andoni Egaña bertsolariekin. Iluntzeko 20:00etan dantzaldia izanen da Modestorekin; 22:00etan herri afaria; eta gaua amaitzeko, 00:30etatik aurrera, berriz ere Modesto izanen da.

Ostiralean, hilaren 15ean, etxez etxeko erronda eginen da goizeko 11:00etan, eta arratsaldean ere, 18:00etan, erronda kopera izanen da. 20:00etan dantzaldia antolatu dute, kasu honetan DJ GAZTEMUSICen eskutik. 22:00etan afaria, eta ondoren, 01:00etatik aurrera, dantzaldia luzatuko da aurreko talde berarekin.

Larunbatean ere goizeko 11:00etan hasiko da eguna errondarekin; 18:00etan mus txapelketa eta Levelivular taldearen zirku ikuskizuna izanen dira; 20:00etan dantzaldia Kapitan Generalekin, 21:30ean zezensuzkoa, 22:00etan suziriak, eta 01:00etatik aurrera berriz ere dantzaldia.

Igandean, ohi bezela 11:00etan erronda eginen dute, 18:00etan mus txapelketaren finala jokatuko da eta aizkolariak ere izane ndira: Txomin Amundarain eta Eneko Saralegi. 20:00etan txistorrada eginen dute, eta 22:00etan, sari banaketarekin emanen diete amaiera festei.