Ostegunean hasiko dira Igoako pestak

Amezti.eus 2023ko ira. 5a, 11:18
2018ko pestak

Beste pesta batzuen artean, Igoakoak izanen dira asteburuan. Ostegunean hasiko dira.

20:00etan, suziriak emanen die hasiera igandera arte iraungo duten pestei. Orduan afaria eta dantzaldia izanen dute ostatuan. Ostiralean goiz hasiko dira, gosaria baitute 9:30ean. Bermuta, herri bazkaria, mus txapelketa eta hainbat ekimenez osatuko da egitaraua. Gainera, haurrentzako puzgarriak eta aurpegi margoketa ere antolatu dituzte. Nabarmentzekoa da ere urdaiazpiko apostua, 23:30ean.

Larunbatean ere hainbat eta hainbat gauza izanen dira. Erraldoiek eta gaiteroek hasiko dute eguna, 11:00etan. Eta, ondoren, pilota partidak eta bermuta. Arratsaldean jolasak, txokolatada, mus txapelketa eta musika AndusDj eta Markel Lasagarekin. Su artifizialak ere izanen dituzte.

Igandean bukatuko dira pestak, baina hainbat jarduerekin. Bazkaria eta mus txapelketako finala dira nabarmentzekoak. Baina mariatxiak eta puzgarriak ere izanen dituzte.

Ikusi egitaraua osorik: