Erbitiko pestak, asteburuan

Amezti.eus 2023ko abu. 28a, 10:31
2018ko pestak

Pestaz pesta jarraitzen du eskualdeak. Asteburuan gehiago datoz, tartean, Erbitikoak. Ikusi hemen egitaraua.

Pestei hasiera emanen dien suziria ostiralean, 21:00etan, izanen da. Ondoren, afaria eta Las Andusekin musika ere izanen dute. Eta, gainera, indarrak berreskuratzeko txistorrada, 5:30ean.

Hori gutxi balitz, ikusi larunbateko egitarau zabala. Paellada, mus txapelketa, dantzaldia, su artifizialak...

Igandean bukatuko dira pestak. Erronda, mus finala, dantzaldia eta  bingoarekin. Gaixoa ni 22:30ean izanen da.