Berueteko eta Eltsoko pestak ere, asteburuan

Amezti.eus 2023ko abu. 17a, 14:01
Beruete

Abuztuan pilatzen dira pesta gehienak eta datorren asteburua ez da salbuespena izanen. Aroztegikoekin eta Erasokoekin batera, Berueteko pestak hasiko dira gaur, eta, Eltsokoak, bihar.

Berueten gaur 21:50ean izanen da suziria. Ondoren, afaria eta musika izanen dute. Gainera, musa, haurrentzako jolasak, sega apustua, pilota partidak eta aizkolariak antolatu dute datozen egunetarako, besteak beste.

Sega apustuan, larunbatean, 18:00etan, gazteak helduen kontra lehiatuko dira. Jokin, Mattin eta Iune, gazteen taldean; eta, Ainara, Alaitz eta Iñigo, helduen taldean. Aizkolariak eta pilota igandean izanen dira. 13:00etan aizkolariak, Biurri eta Mugerza, Otaño eta Rekondoren kontra. Pilota partidetan, 18:00etan, paleta goman arituko dira lehenengo Maider Saralegi eta Maria Eguzkiza, Saioa Berekoetxea eta Irati Garziaren kontra. Ondoren, eskupilotan, Unai Astiz eta Iñigo Gurrea, Fermin Arribillaga eta Antton Apezetxearen aurka.

Musika ere protagonista izanen da egun guztietan:

Egitaraua osorik:

Abuztuaren 17an, osteguna:

21:50 Pesta hasierako suziria
22:00 Herri afaria, ostatuan
Ondoren, Julen akordiolariarekin dantzaldia.

Abuztuaren 18an, ostirala:

12:00 Mus txapelketa, ostatuan
18:00 Haurrentzako jolasak
19:30 Haurren entzierroa
20:00 Dantzaldia, Muxutruk taldearekin

Abuztuaren 19an, larunbata:

12:00 Mus txapelketaren finala, ostatuan
18:00 Sega apustua
20:00 Haurren entzierroa
20:30 Dantzaldia, Gabenara taldearekin

Abuztuaren 20an, igandea:

11:00 Meza
13:00 Aizkolariak
18:00 Pilota partidak
20:00 Mariatxiak Los txingones de la rencle taldearekin
22:00 Patata tortilla lehiaketa Karrapen

Abuztuaren 21ean, astelehena:

12:30 Herritarren arteko herri kirolak
14:00 Bertso bazkaria, ostatuan (Uxue Alberdi eta Julio Soto)
22:00 Parrillada herriko plazan
Egun guztian Fidel akordeoilaria arituko da eta puzgarriak izanen dira

Eltsoko pesten txupinazoa, ordea, ostiralean izanen da, 12:00etan. Eta ordutik eta igande gauera arte pesta lehertuko da herriko kaleetan. Hemen duzue egitaraua osorik:

Guztiok ongi pasa dezazuen!