Badatoz Gerendiaingo eta Orokietako pestak

Amezti.eus 2023ko abu. 7a, 10:00
Gerendiaingo ostatua

Gerendiaingo eta Orokietako pestak izanen dira asteburuan. Ostegunean hasiko dira Gerendiaingoak eta ostiralean Orokietakoak.

Ostegunarekin hasiko dira Gerendiaingoak. 18:50ean eginen duten txupinazoarekin. Ondoren, meza izanen dute. Gero, indar handiagoa hasiko da hartzen ostiralean pesta, puzgarriekin, txistorradarekin, gazteen afariarekin eta dantzaldiarekin.

Baina egun handia larunbatean izanen da. Herri bazkari handia izanen dute, mahaia inguruko kantekin eta "bigo bingoarekin". Bigo hori zer ote den? Pestetara hurbildu beharko da jakiteko. Ondoren, patata tortilla txapelketa, dantza eta musika eta gauza gehiago etorriko dira.

Igandean ere egitaraua luzea da. Rokodromoa, kilikiak, jokoak, bizkotxo lehiaketa... eta, nabarmentzeko Munduko dantzak Josebarekin. Euskal dantzen irakaslea da Joseba, baina munduko dantzen zalea, eta horiek ikasteko aukera izanen da guztiondako irekia den ekimena baita.

Orokietakoak ostiralean hasiko dira. Beste gauza askoren artean herri bazkaria eta afaria izanen dute eta, ondoren, dantzaldia Fidelekin. Eta gauean luze irauten dutenendako txistorrada eta behi askeak ere bai. Igandean pesta jarraituko du egunez. Binakako pilota partidak izanen dira eta haurrentzako jolasak, besteak beste. Bukatzeko dantzaldia izanen dute Fidelekin eta bazkarian egondakoen artean Nafarroako jakien zozketa eginen da.