Oskozko pestak eta Atezko egunaz aparte, ekimen eta pesta gehiago ditugu eskualdean asteburu honetan.
Ultzaman Zenozko pestak izanen dira. Txupinazoa ostiralean izanen dute, 19:00etan, eta auzolana eta bokatada afaria, ondoren. Baina egun handia larunbata izanen da, noski, pilota partidekin, mus txapelketarekin, haurrendako jolasekin, eta abar luze batekin. Ikusi egitaraua:
Igandean, gainera, Basaburuan ere badugu plana, azoka ibiltaria izanen baita Jauntsaratsen. Cederna Garalur Landa Garapenerako Elkarteak antolatuta, 10:30etatik 14:00ak arte izanen da. Dakizuen bezala, Mendialdeko eskualde zabaleko hainbat herritan antolatzen den azoka da: Araitzen, Larraunen, Goizuetan, Lekunberrin, Imotzen, Basaburuan, Areson, Leitzan eta Atetzen. Orain, Basaburuaren txanda da. Kartelean dituzue izanen diren postuak.