Badatoz herriko pestak! Asteburuan, Aizarozkoak

Amezti.eus 2023ko eka. 7a, 12:15

Ostiralean, 17:00etan hasiko dira, eta igandera arte iraungo dute.

Txupinazoa 19:00etan izanen da, ostiralean; baina 17:00etatik aurrera hasiko dira ekimenak: puzgarriak eta pin pon finalarekin. Baina egitarau luzea prestatu dute igandera bitarte.

Pesta, jolasa eta musika izanen da nabarmen, baina badago kirolarendako tartea ere. Kronoeskalada antolatu baitute larunbaterako. Ondoren, etxez etxeko kalejira eta mahai gaineko dantzak izanen dira.

Musika, ostiralean Rukula taldeak jarriko du; eta, larunbatean, The Corleone's band taldeak. Eta, bi egunetan, gainera, DJ-ek eskainiko dute gaueko emanaldia.

Zezensuzkoa ez da faltako, larunbat iluntzean izanen da, eta, igandean ere egunean disfrutatzeko hainbat aukera izanen dira. Atentzioa eman diguna: bazkalondoko bingo aerobik-a, ba al dakizue zer den? Guk ez, Aizarotzera gerturatu beharko dugu jakiteko!