Egun Ero Kantuz: Marta Garcia 'Kata'

Amezti.eus 2022ko aza. 25a, 11:00

Beramendiko Kata izan dugu gaurko Egun Ero Kantuz saioko protagonista. Duela zortzi urte etorri zen gure eskualdera, ingurune berdeko herri batean bizi nahi zuen, bere behorrengandik hurbil. Zaldi eta behorrekin hezkuntza prozesuak bultzatzen dituen Katuka elkartea sortu zuen duela zenbait urte, eta Mimosa izeneko proiektuan buru belarri dabil egun. Indarkeria matxistaren aurkako eguna denez gaur, zerrenda feminista ezin hobea ekarri digu... ezagutu nahi?