Giro ederra, Jauntsaratsen, Enduro mendi bizikleta lasterketarengatik

Amezti.eus 2022ko urr. 10a, 13:59
Egilea: Cristobal Nieto

100 parte hartzailetik gora izan da igandeko lasterketan eta, ondoren, parrillada izan zuten Jauntsarasko kiroldegian.

Laterketa, berez, igande goizean izan zen. 113 lasterkarik parte hartu zuten teknika altuko mendi bizikleta jaitsiera honetan. 25 kilometroko ibilbidea egin behar zuten, 1300 metroko aldapakoa. Jauntsarastik atera zen eta Jauntsaratsen bukatu, eta lau tramo kronometratuta.

Baina, giroa, larunbatean hasi zen, orduan banatzen baitziren dorsalak, eta, arratsaldean, igandeko lasterketan ateratzeko ordena zehazteko jaitsiera motza ere egin behar zuten parte hartzaileek, sei kilometroko eta 300 metroko aldapako jaitsiera, hain zuzen ere. Horregatik, pasaderak, esate baterako, furgonetaz beteta izan dira larunbatetik.

Gainera, umeen jaitsiera ere egin zuten larunbatean, eta 19 umek parte hartu zuten.

Antolakuntzatik oso pozik agertu dira sortu zen giroarekin, eta parte hartzaileek ere kontent agertu dira sare sozialetan.

Sailkapena eta irudirik hoberenak dituzue behean.