Udabeko pestak izanen dira asteburuan

Amezti.eus 2022ko urriaren 3a

2019ko pestak

Ostiralean, 12:00etan, izanen da txupinazoa eta igandean 14:00etan amaituko da jardueraz beteriko egitaraua.

Txupinazoaren ondoren herri bazkaria izanen da Udabeko Bentan, eta, ondoren, arratsaldean, irekiko dute karpa, 19:00etan, DJ Trilladoraren musikaz lagunduta. Nabarmentzekoa da bertan izanen den Nafarroako Mojito aurkezpena. Gauean, Los Andusek alaituko dute gaupasa.

Larunbatean errondarekin hasiko da eguna, eta paellada eginen dute karpan, bazkaltzeko. Ondoren, mus txapelketa, zirkoa Zirko Loretxuarekin eta dantzaldia Kinterorekin eta DJ Flamarekin.

Egitaraua osorik: