Asteazkenean hasiko dira Itsasoko pestak

Amezti.eus 2022ko ira. 12a, 10:00
2018ko pestak

Asteazkenean 22:00etan izanen dute txupinazoa eta ondoren festa hasierako afari herrikoia. Gero, igandera arte antolatu dute egitarau oparoa.

Ostegunean bertso afaria izanen da, horretarako Julio Soto eta Andoni Egaña gonbidatu dituzte. Larunbatean mus txapelketa eta zirkua nabarmendu dezakegu, eta igandean aizkolariak izanen dituzte. Baina, gainera, errondak egunero, musika DJ Flama, Patxirekin, Los Andusekin eta Iñigorekin, eta hainbat ekimen gehiagok osatzen dute egitaraua. Ikusi hemen: