Igoako pestak hasiko dira ostegunean

Amezti.eus 2022ko ira. 5a, 14:05
2018ko pestak

Ostegunean, 21:00etan, hasiko dira suziriarekin eta igandera arte iraungo dute ekimenez beteriko egitarauarekin.

Lehenengo egunean, ostegunarekin, suziriaren ondoren afaria eta musika izanen da ostatuan. Ondoren, igandera arte, ekimen asko antolatu dituzte Igoan, txikiendako eta haundiendako.

Txikiendako puzgarriak, haur jolasak, ipuin kontalaria, besteak beste. Eta, guztiondako, otorduetaz eta musikaz aparte, txokolatada, su artifizialak, Gartzarongo txapelketako pilota partidak (final zortzirenak, gainera!)... helduendako, bestetik, musa eta urdaiazpiko apostua izanen da. Ikusi hemen egitaraua osorik: