Erbitiko pestak ere, asteburuan

Amezti.eus 2022ko ira. 1a, 10:38
2018ko pestak

Txupinazoa bihar 21:00etan izanen da eta igande gauera arte luzatuko da pesta.

Paellada, musa, mozorro dantzaldia, erronda, txokolatada, bingoa... denetarik biltzen du Erbitiko pesten egitarauak. Bihar 21:00etan hasiko dira jaiak, eta igandean 22:30ean bukatu. Tartean, musika, Los Andus taldeak jarriko du hiru egunetan, eta umeendako puzgarriak ere izanen dituzte.

Hemen, programa:

Iralaren 2a

21:00 Txupinazoa

22:00 Afari popularra

01:00-05:00 Los Andus

05:00 Txistorrada

Irailaren 3a

12:00 Bermuta

15:00 Paellada

17:00 Puzgarriak

18:00 Mozorro dantzaldia Los Andusekin

22:00 Suziriak

22:30 Afaldu ahal duzun lekuan

01:00-03:00 Dantzaldia Los Andusekin

Irailaren 4a

12:00 Erronda

17:00 Mus finala

18:00 Puzgarriak eta umeendako jolasak

19:00 Txokolatada

20:00 Dantzaldia Los Andusekin

21:15 Bingo eta sari banaketa

22:30 Gaixoa ni