Egun Ero Kantuz: Peio Ganboa Petrirena

Amezti.eus 2022ko eka. 10a, 11:00

Jauntsaratsen (Basaburua) bizi den Peio Ganboa izan dugu gaurko Egun Ero Kantuz saioko protagonista. Leitzakoa da jaiotzez Ganboa, eta han egin du bere bizitzaren zati handi bat. Duela hamasei urte etorri zen Basaburura bizitzera, eta geroztik, onartzen duenez, oso gustura bizi da eskualdean. Bere bizitzako historia eta aukeratutako hamar kantak ezagutu nahi?