Basaburuko eguna, ekainaren 4an

Amezti.eus 2022ko mai. 19a, 12:00
2019ko Basaburuko eguna

Jauntsaratsen eta ekainaren 4an, larunbatarekin, ospatuko da Basaburuko eguna. Bazkarirako txartelak salgai, maiatzaren 29ra arte.

Itzuli da Basaburuko eguna. Aurten Jauntsaratsen izanen da, ekainaren 4an, larunbatarekin; eta, egitarau zabala prestatu dute beste behin ere.

Honezkero salgai dituzue bazkarirako txartelak, maiatzaren 29ra arte, Aizarozko, Berueteko, Igoako eta Orokietako ostatuetan; eta, Apeztegiberriko dendan.