Mexikortxorekin Iraultzan

Seigarren atala: armak Mexikoko iraultzan eta Benjamin Argumedo

Amezti.eus 2022ko mai. 3a, 10:34

Mexikortxo Bandako kideekin iraultzan aritu gara gaurko saioan. Iraultzako fase desberdinak errepasatu ondoren, monografikoekin hasi ginen azken saioan. Zein izan den gaurko gaia? Bada, armak Mexikoko iraultzan. Zein arma erabiltzen zituzten garai hartan? Ezaguna al zaizue Caravina 30 30 delakoa? Armez gain, iraultzako beste pertsonaia garrantzitsu bat ezagutzeko aukera ere izan dugu: Benjamin Argumedo, edo Lagunako lehoia. Oso ausarta omen zen borrokalari hura, baina bazuen beldur kurioso bat... zein zen jakin nahi duzuela? Bada, ez galdu gaurko atala!