Egun Ero Kantuz: Manu Alvarez

Amezti.eus 2022ko mar. 25a, 12:06

Manu Alvarez Berueteko gaztea izan dugu gaurko Egun Ero Kantuz saioko protagonista. Txaseneko Borda sagardotegiko semea da Alvarez, eta aurten hartu du gurasoen erreleboa. Jauntsaratsen, Larraintzarren eta Leitzan egin zituen ikasketak, eta ondoren Iruñeko Unibertsitate Publikoan atera zuen nekazal ingeniaritzako gradua. Bere bizitzako historia eta kanta kuttunak ezagutu nahi?