mexikortxorekin iraultzan

Laugarren atala: Columbus zigor espedizioa eta iraultzaren amaiera

Amezti.eus 2022ko ots. 15a, 10:28

'Mexikortxorekin iraultzan' saileko atal berri bat izan dugu gaurko irratsaioan. Hain zuzen, Columbus zigor espedizioaz eta iraultzaren amaieraz abestu eta hitz egin digute Mexikortxo Bandako Eneko Iurramendik eta Iosu Jauregik. Pancho Villa handiaren azken balentriak entzunen ditugu gaurkoan, beraz, iraultzaren batera hil baitzen iraultzailea ere.

Baina lasai, ez baita hemen bukatzen Mexikortxotarren kolaborazioa... hurrengo ataletan, iraultzako gai desberdinak monografiko moduan ekarriko dizkigute! Zaldien garrantzia iraultzan, erabili zituzten armak, emakumearen papera... Momentuz, ez galdu Panchoren azkena!