Elkarrizketa

Neguko festak ospatuko dituzte igandean Aizarotzen

Amezti.eus 2021ko abe. 22a, 10:35

Neguko festak ospatzen dituzte duela urte askotatik Aizarotzen, abenduaren 26arekin. Aurtengoan ere egitaraua prestatu dute herritarrek egun horretarako: herri krosa, bazkaria, Mexikortxo Band taldearen kontzertua eta DJak izanen dira, besteak beste. Patxi Mirandak eman digu asteburuko planaren berri.

Goizeko 11:30ean irekiko dute krosean izena emateko mahaia, eta 12:00etan hasiko dira lasterketak. Adinaren arabera, ibilbide desberdinak prestatu dituzte, baina guztiak Aizarotzen barna izanen dira. Eguerdian bazkaria eginen dute, eta arratsaldeko 18:00etan izanen da Mexikortxoren kontzertua. Bandaren 10. urteurrena ospatuko dute, gainera.

Gauean, berriz, bokatada eta herriko DJak izanen dira Ostatuan.