Mexikortxorekin Iraultzan

Bigarren atala: Iraultza Maderista vs. Iraultza Konstituzionalista

Mexikortxorekin Iraultzan ataleko gaurko saioan, Mexikoko Iraultzaren fase desberdinetan sakondu dugu bandako Eneko Iurramendi eta Iosu Jauregiren bidez. Nortzuk ziren maderistak, eta nortzuk konstituzionalistak? Zergatik egon ziren bi fase horiek? Nor zen 'la cucaracha' abesti ezaguneko delako labezomorro hori? Horretaz guztiaz eta beste hamaika kuriositatez aritu gara beraiekin. Eta noski, gaurkoan ere gaiarekin lotura duen korrido bat kantatu digute zuzenean.