Kolaborazioa

Lehen atala: nor izan zen Pancho Villa?

Amezti.eus 2021ko urr. 26a, 10:43

Mexikortxorekin iraultzan aritu gara gaurko saioan. Lehen atal honetan, Mexikoko iraultzako protagonista nagusietako bat izan zen Pancho Villaren inguruan abestu eta hitz egin digute Mexikortxo bandako Eneko Iurramendik eta Iosu Jauregik. Ba al dakizue Durango jaio zela gure Pancho Villa? Baina, nor zen benetan? Eta zein paper izan zuen Mexikoko iraultzan? Hori guztia eta askoz gehiago, gaurko atalean!