Kolaborazioa

Mexikortxoren kolaborazioa estreinatu dugu Egun Ero irratsaioan

Amezti.eus 2021ko ira. 28a, 10:39

Aizarozko Mexikortxo bandako bi kide fitxatu ditugu aurtengo ikasturtean kolaborazio berezi baterako: Eneko Iurramendi eta Iosu Jauregi. Hilean behin Mexikoko iraultzako pasarte eta kontakizun desberdinak ekarriko dizkigute, eta korrido bat zuzenean jo ondoren abestian kontatzen denaren inguruan sakonduko dugu.

Lehenengo kolaborazioa izan dugu gaurkoa, eta beraz, ikasturtean zeren inguruan hitz eginen diguten azaldu digute aurkezpen moduan. Zergatik izan zen benetan iraultza Mexikokoa? Zein testuingurutan eman zen? Guzti hori eta gehiago azaldu dizkigute gaurko saioan. Ongi etorri Esan Erranera bikote!