Ikasturteko azken Egun Ero saioa: ekainak 23

Amezti.eus 2021ko eka. 23a, 13:10

Denboraldi honetako azken Egun Ero saioa izan dugu gaurkoa! Ooooohh... Lehen zatian Hutsun txalaparta taldeko kideak elkarrizketatu ditugu, ostiralean Aizarotzen emanen duten kontzertuaren inguruan. Saioaren bigarren zatian, berriz, udalerrietako kolaboratzaileekin bat egin dugu: Basaburuko Arantxa Agirreurretarekin eta Ultzamako Leire Etxeberriarekin. Horixe izan da aurtengo bukaera, bada... Uda ona pasa, eta irailean berriz elkartuko gara!

Erabilitako musikak:

-Larra Bideak - Koreografia

-Hutsun - Amelie BSO by txalaparta

-Kuartz - Etxeko zakurra

-Bomba Estereo - Fuego