Egun Ero: ekainak 22

Arratsaldean Ultzamaldeko mintzakide taldeak antolatu duen garagardo tailerraz hitz egin dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian Berueteko Iban Pascualekin. Saioaren bigarren zatian, berriz, kolaborazio bikoitza izan dugu: euskal literaturaren ingurukoa Ainara Urritzaren eskutik, eta pilotari buruzkoa Mikel Jaunarena 'Zepelorekin'.

Erabilitako musikak:

-Iseo - C'est pas toi

-Mice - Errekastoa

-Merina Gris - 90

-Kepa Junkera - Fali-faly