Egun Ero: ekainak 16

Oskozko Jabi Lezaun bertsolaria elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian, ostiralean hasiko den Nafarroako Bertsolari Txapelketako aurrekanporaketan abestuko du berak. Saioaren bigarren zatian, berriz, Imozko berriak ekarri dizkigu Xabier Iturriotz 'Zapak'. Ikasturteko bere azken kolaborazioa izan da gaurkoa.

Erabilitako musikak:

-Pipilloti Rist - I am a victim of this song

-Gu ta Gutarrak - Nekatu zarenean

-La Mala Rodriguez - Por la noche

-Zazkel - Afera ustela