Egun Ero: maiatzak 18

Amezti.eus 2021ko mai. 18a, 10:49

Xabi Larrea artista elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian, larunbatean Gartzaronen eginen duen Mr. Frack ikuskizunaren inguruan. Saioaren bigarren zatian, nekazaritzari lotutako kolaborazioa izan dugu EHNE sindikatuko Begoña Okiñenaren eskutik; mingain urdinaren kontrako txertaketaz hitz egin digu gaurkoan. Albistegiaren ondoren Lurraren eko-aholku berri bat entzuteko aukera ere izan dugu.

Erabilitako musikak:

-Cesaria Evora y Pedro Guerra - Tiempo y silencio

-Subsistak - Norabide dubeko kaletik

-Amak - Atsolarra

-Chaka Khan - Like sugar