Egun Ero: maiatzak 3

Herri Urratseko koordinatzaile den Ihintza Bidart elkarrizketatu dugu gaurko saioaren lehen zatian, igandean ospatzekoa duten jaialdi deszentralizatuaz. Bigarren zatian, berriz, Patxi Irurtzun Ultzamako liburuzainaren kolaborazioa izan dugu. Beti bezala, liburutegiko azken nobedadeez eta datozen ostiral kulturalei buruz aritu zaigu hizketan.

Erabilitako musikak:

-Beirut - Elephant gun

-Xiberoots - Baga biga boga (Herri Urrats 2021)

-Zazkel - ZTD