Elkarrizketa

Transexualitatearen inguruko zikloa martxan da eskualdean

Amezti.eus 2021ko api. 21a, 11:50

Naizen elkarteko Edurne Koch aizaroztarra elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioan, eskualdean egiten ari diren transexualitateari eta aniztasun afektibo-sexualari buruzko zikloaren inguruan.

Apirilaren 9an hasi zen zikloa, Transformatzen dokumentalaren proiekzioa eta Naizen elkarteko familien testigantzak izan zituzten Larraintzarren. Apirilaren 20an egitekoa zuten laburmetraien emanaldia eta kolektiboen mahai-ingurua bertan behera gelditu zen izen emate faltagatik.

Zikloari apirilaren 30ean emanen diote amaiera, berriz ere Transformatzen dokumentala proiektatuko dute, kasu honetan Jauntsaratsen, Basaburuan, arratsaldeko 19:00etan.