LGTBIQ+ ZIKLOA

Transexualitateari buruzko zikloa izanen da apirilean eskualdean

Amezti.eus 2021ko mar. 31a, 11:00

Transexualitateari eta aniztasun afektibo sexualari begirako hainbat ekimen izanen dira apirilean zehar eskualdean, hain zuzen Larraintzarren eta eta Jauntsaratsen.

Apirilaren 9an izanen da lehenengo hitzordua. Transformatzen dokumentalaren emanaldia izanen da Larraintzarren, arratsaldeko 19:00etan. NAIZEN adingabe transexualen elkarteko familien testigantzak jasotzen dira dokumental horretan.

Apirilaren 20an, berriz, LGTBI gaiak lantzen dituzten laburmetraien emanaldia eta hainbat kolektiboren mahai-ingurua  izanen dira Larraintzarren bertan. Solasaldian parte hartuko duten elkarteen artean daude, Kattalingune, Naizen eta Hormak. 

Bukatzeko, apirilaren 30an, Transformatzen dokumentala proiektatuko dute berriz ere, baina kasu honetan Basaburuan, Jauntsaratsen. Arratsaldeko 19:00etan izanen da emanaldia.

Interesa dutenek aurretik eman beharko dute izena 948 30 53 53 telefonora deituz. Apirileko egitaraua Hormak eta Naizen elkarteek eta Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomkunitateak antolatu dute elkarlanean.