Egun Ero: apirilak 14

Amezti.eus 2021ko api. 14a, 11:00

Jaione Karrera abokatua elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian, ostiralean Jauntsarasko Apeztegiberriko ganbaran Joseba Azkarraga Sare herritarreko kidea eta biak solasean arituko direla eta. Euskal presoen egoeraren inguruan ariko dira hizketan. Saioaren bigarren zatian, Odietako gure berriemailea den Iosu Isturitzek hango berriak ekarri dizkigu.

Erabilitako musikak:

-Mihise - Eta berriz ere

-Sorkun - Ur azpian

-Kuraia - Ezin gelditu

-O'Funk'illo - Hasta las cejas