Egun Ero: otsailak 23

Amezti.eus 2021ko ots. 23a, 12:18

Martxoaren 8ra begira jarri gara gaurko lehenengo kolaborazioan, Amaia Paz Vallejo Berdintasun teknikariak Emakumearen Eguneko eskualdeko programa ekarri digu, eta aurtengo mezua zein den ere azaldu digu. Ondoren, gaur, asteartea, Nafarroako irratien tartean Xorroxin irratiko Julen Zelaietarekin izan gara. Elkarrizketaren tartea, gaurkoan, irratsaioaren azken zatian izan dugu: Ttikiena haur eskolako Amaia Legarra eta Amaia Olorizekin hitz egin dugu. Atzo ate irekiak izan zituzten eta aurrematrikula zabalik dute.

Erabilitako kantak:

- Ainara Legardon - Are we ready

- Perlak - Bandera Morea

- Sustraian records - Skabadub

- Chinese man - I've got that tune