EGUN ERO KANTUZ

Egun Ero Kantuz: Iosu Jauregi Ojer

Amezti.eus 2021ko ots. 19a, 11:00

Aizarozko (Basaburua) Iosu Jauregi Ojer izan da gaurko Egun Ero Kantuz saioko protagonista. Iruñeko alde zarrean jaioa, oso umetan Donibane auzora mugitu zen familia eta han eman zuen haurtzaroa. Duela hamabost urte inguru etorri zen gure eskualdera bizitzera, eta Aizarotzen oso gustura bizi dela dio. Besteak beste, Mexikortxo Band taldekide ere bada.