Egun Ero: abenduak 21

ARGIA aldizkariko 'Puska dezagun izotza' hitzaldi zikloko bat entzun dugu gaurko saioaren lehen zatian, hain zuzen, Tarana Karim-ek emakume eta immigranteen inguruan hitz egindakoak jasotzen dituena. Saioaren bigarren zatian, berriz, Ana Ibañez ilustratzailearekin eta Meritxel Estany ekoizlearekin aritu gara Erasoko Dorrean abenduaren 22 eta 23an eginen duten azokaz.