Egun Ero: azaroak 10

Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak elikaduraren inguruan antolatu dituen hitzaldiez aritu gara hizketan gaurko irratsaioko lehen zatian, Nerea Ganboa dietista eta nutrizionistarekin. Saioaren bigarren zatian, berriz, Etxalekuko Begoña Okiñenaren kolaborazioa izan dugu: EHNE sindikatuko kide da bera, eta koronabirusak sektoreari nola eragin dion azaldu digu.

Erabilitako musikak:

-Pelax - E

-Itoiz - Ambulance

-Michael Kiwanuka - Hero