EGUN ERO IRRATSAIOA

15ERO ZOZKETA!

Amezti.eus 2020ko urr. 21a, 13:53

Adi!! Hau duzue Egun Ero irratsaioko 15ERO zozketan parte hartzeko azken aukera! Biharko irratsaioan, 10:00etatik aurrera, Apeztegiberrin bi pertsonendako otordua zozketatuko dugu. Noiz atera zen Pulunpeko lehenengo alea? Galdera horri erantzutea besterik ez duzue audioa 689 033 000 telefonora bidaliz!

Aurtengo deboraldiko berrikuntzetako bat da 15ERO ZOZKETA. Bi astean behin audioa bidali duzuenon artean sari ederrak zozketatuko ditugu. Lehenengo saria, bihar banatuko duguna, Apeztegiberrin bi pertsonendako otordua da. Bai, hurrengo bi asteetan itxita egongo da ostatua, baina sariak ez da galduko, lasai, eta hura disfrutatzeko aukera izanen duzue!

Bihar arte duzue hurrengo galdera audioz erantzuteko. Noiz atera zen Pulunpeko lehenengo alea? Erantzuna 200. Pulunpen eta Esan Erraneko Egun Ero irratsaioan Angel Gartziari egindako elkarrizketan duzue. Baldin badakizue (eta ez badakizue ere, bidali audioa lasai) 689 033 000 telefonora bidali erantzuna, audioz!

Biharko irratsaioan banatuko dugu lehendabiziko saria eta hurrengo zozketarako galdera botako dugu eta hurrengo saria zein den esango dizuegu! Piztu Esan Erran 107.9an, Egun Ero irratsaioa 10etatik 11k bitartean!