Egun Ero: urriak 7

Amezti.eus 2020ko urr. 7a, 13:05

Irantzu Mozo elkarrizketatu dugu asteazken honetan. Imotzen sortu berri den Mintzakide taldearen berri eman digu. Bada beraz aukera Imotzen euskaraz ikasten ari denarentzat ahozko praktikak egiteko. Asteazkena izanik, udalerrietako kolaboratzaileen txanda izan da. Imotzetik Zapak kontatu dizkigu berriak, ugari eta interesgarriak. Ultzamatik aldiz Leire Etxeberriak hitzegin digu. Han ere hainbat ekitaldi daude prest.

Gaur entzun ditugunak:

Matt Pless - The Gumbler

Grises - Animal

Madeleine - Inongo garen

Aizkora zorrotzak - Like artifizialak