Irrati Tourra

Irrati-tourra, Jauntsaratsen

Irailaren 25ean eta 26an irrati-tourra egin genuen eskualde osotik. Hainbat herritan geldialdiak egin genituen, zuzeneko irratsaioak eskaintzeko. Larunbatean Jauntsaratsen gelditu ginen, 13:30ean, eta bertan bi lagun elkarrizketatu genuen:  Ana Galar Arizti lizasoarra eta Virginia Fernandez Biurrun. Ana Galarrek 'Nire hitzen itzala' erakusketa jarri du ikusgai, Larraintzarko Bentan. Virginia Fernandezek artzai txakurren Win Win enpresa du Igoan.