Egun Ero kantuz: Amaia Legarra Beunza

Amezti.eus 2020ko urr. 2a, 13:20

Amaia Legarra Beunza dugu gaurko gonbidatua Egun Ero Kantuz gure saioan. Gartzarondarrak majisteritza eta psikomotrizitate ikasketak ditu eta gaur egun Ttikiena eskolan lan egiten du. Basaburuko zinegotzia ere izan zen eta 2008an, zinegotzia zelarik, talde terroristako kidea zela eta atxilotu zuten. Aske geratu zen arren bost egun pasa zituen inkomunikatuta. Gaur egun Gartzaronen bizi da bere familiarekin eta korrika egitea eta lagunartean eta familiakoekin egotea da gehien maite duena.