Elkarrizketa

Izpegiko mugan larunbatean egindako ekimenaz hitz egin dugu Mexikortxotarrekin

Amezti.eus 2020ko eka. 4a, 14:14

Muga inposatuak salatzeko ekimena egin zuten pasa zen larunbatean Izpegiko gainean, Erratzu eta Baigorri artean. Aizarozko Mexikortxo bandak kontzertua eskaini zuen bertan, eta irratiko estudioan izan ditugu gaur Eneko Yurramendi eta Iosu Jauregi ekimenaren nondik norakoak kontatzeko.