Inposatutako mugen aurka, Mexikortxoren kontzertua Izpegiko gainean

Amezti.eus 2020ko eka. 1a, 12:17

Erratzu eta Baigorri artean, Izpegiko gainean kontzertua eskaini zuen pasa zen larunbatean Basaburuko Mexikortxo taldeak. Nafarroa Beherea eta Garaiaren arteko muga inposatuaren aurka egin eta Euskal Herria muga horiez gaindi eraiki beharra dagoela aldarrikatzeko elkartu ziren hamaika herritar mugan. 

Bi aldeetako jendea batu zen larunbateko ekimenera, eguraldi eta giro paregabea lagun zutela. Mexikortxo taldearen kontzertuaz gain hitzartzeak, Xabier Silveira eta Elixabet Etxandiren bertsoak eta dantzak ere izan ziren Izpegiko gainean. Umorez eta kantuz lagunduta Euskal Herriaren zatiketa eta koronabirusarekin mugak itxi izana salatu zuten bertaratutakoek.

Kontzertuaren zatitxo bat ikus dezakezue ondorengo bideoan: https://youtu.be/HSWf8akj2co