Arangoak azaldu digunez, konfinamendu garaian abiatu dute katalogoa baina aurrera begira ere martxan izanen da, eta ekoizle gehiagok parte hartu nahi badute ere ateak zabalik dituzte oraindik. Bide batez, koronabirusaren krisi aurretik martxan jarri zuten dinamikaren inguruan ere aritu gara Arangoarekin: egoerak hobera egiten duen heinean berriz ere buru belarri jarriko dira lehen sektorea bultzatzeko plana zehazteko.