Covid-19aren krisiaren ondorioz eta alarma egoera ezarri zenetik ekoizle askok arazoak izan dituzte haien produktuak saltzeko. Horregatik, eta tokiko lehen sektorea bultzatzeko, kontaktu zerrenda bat osatzen ari dira Cederna Garalurrekin eta Basaburuko Udalarekin elkarlanean.
Zerrendan agertu nahi izanez gero hurrengo telefonora deitu behar da: 609 473 594 (Riki). Ekoizle eta produktu guztietara zabaldu nahi dute zerrenda: haragia, esnekiak, baratzeko produktuak, ...
Produktuak eskuratu nahi bada zerrendan agertzen diren kontaktuetara deitu behar da.