Egun Ero: apirilak 7

Amezti.eus 2020ko api. 7a, 12:16

Elhuyarko Aitziber Lasa elkarrizketatu dugu gaurko Egun Ero saioaren lehen zatian, etxean haur eta gaztetxoekin zientzia esperimentuak egiteko atera duten gidaren inguruan. Saioaren bigarren zatian, berriz, 'Itxialdirako pilula' berri bat izan dugu: gaurkoan, Amets Arzallus Antiaren eta Ibrahima Balderen 'Miñan' liburuari buruzko DAPAren erreportajea entzun dugu.

Erabilitako musikak:

-Tracy Chapman - Sing for you

-Mandoilek - Maria Cristina

-Charlotte Dipanda - Sista