Koronabirusa

Konfinamendurako zientzia esperimentuak proposatu dizkigute Elhuyarretik

Amezti.eus 2020ko api. 7a, 11:21

'Nik etxean esperimentuak' ekimena abiatu du Elhuyarrek: konfinamenduak dirauen bitartean egun bakoitzerako zientzia esperimentu bat proposatzen digute, etxeko haur eta gaztetxoekin egiteko. Esperimentuok etxeko material sinpleekin egitekoak dira. Elhuyarko STEAM Hezkuntza arloko Aitziber Lasa kidea elkarrizketatu dugu gaurko saioan.