Gorabeherak, euskarazko webseriea, amezti.eusen

Amezti.eus 2020ko mar. 27a, 11:13

Ttap aldizkari digitalak ekoiztutako webserie laburra da, Gorabeherak. Martxoaren 20an estrenatu zen, eta 15 egunean behin kapitulo berri bat ikusteko aukera izanen dugu, gaurdanik, baita amezti.eusen ere.

Gorabeherak interneten eta, hain zuzen ere, sakelako telefonoan ikusteko ekoiztutako telesaila da. 5 minutuko iraupena izanen dute kapituluek, eta 15 egunean behin izanen dugu berri bat ikusteko aukera.

Umorez beteriko webseriea da, atal bakoitzean ,hildako pertsonaia ezagunak, zerura edo infernura eramango ditu igogailuan Ramon igogailuzainak. Mikel Laboa izanen da igogailuan sartuko den lehendabiziko pertsonaia. Laboaren azalean, Nerea Arriola dugu, eta Kepa Errasti Ramon igogailuzain xelebrearenean.

Martxoaren 20an estrenaitu zuten Gorabeherak TTAP aldizkari digitalean. Haiek ekoiztua, amezti.eusen ere jarraitu ahal izango da, gaurdanik. Websaila egiteko Tabakalerako 2deo Laborategiaren eta Bertako igogailuak enpresaren laguntza izan dute.

Ttap aldizkari digitala 2018ko uztailean jaio zen, Anboto, Baleike, Euskalerria Irratia, Goiena eta TOKIKOMen ekimenez, Bartzelonako Esguard aldizkariarekin elkarlanean. Astero-astero argitaratzen da, ostiraletan, eta dohainik eskuratu daiteke Android zein iOS gailuetan https://labur.eus/ttap helbidearen bidez. Kontsumo arinerako eta urbanorako pentsatua, irakurri ez ezik, ikusi, ukitu eta entzun egin daitekeen aldizkaria da, euskara hutsean.

Martxoaren 20an bertan ere, edizio berritua aurkeztu zuten. Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan zituen hiru edizioak bakar batean bilduko ditu Ttapek, eduki gehiago izanen dituen edizioan. Atal eta kolaboratzaile berriak izanen ditu edizio berriak: Izaro Andres, Anabel Arraiza, Aitzol Atutxa, Ion Celestino, Aingeru Epaltza, Angel Erro, June Fernandez, Ander Izagirre, Ane Labaka, Bea Sever, Arantza Urretabizkaia, Oier Zuñiga, Janire Azkueta, Jokin Ayerregaray, Naia Ibrain, Aitor Abaroa...

Diseinuan eta maketazioan ere, aldaketa nabarmenak dakartza Thap aldizkari digitalak.