Umorearekin, zerura edo infernura. 'Gorabeherak' kapitulu laburrez osaturiko websail bat da, TTAP aldizkari digitalak ekoiztua eta Amezti.eusen ere jarraitu ahal izango duzuna. Atal bakoitzean, hildako pertsonaia ezagunak, zerura edo infernura eramango ditu igogailuan Ramon igogailuzainak. Kepa Errasti eta Nerea Arriola dira aktoreak, eta websaila egiteko Tabakalerako 2deo Laborategiaren eta Bertako igogailuak enpresaren laguntza izan dugu. Ttap aldizkaria: https://labur.eus/ttap
Gorabeherak: Francisco Franco

Amezti.eus 2020 eka 15 Ultzama

Igogailu berezi samarra, hildakoak zerura ala infernura eramaten dituena. Haren arduran, Ramon, igogailuzain xelebrea. Francisco Franco sartuko da igogailuan. Gora ala behera? Kapitulu gehiago hemen eta Ttap aldizkari digitalean.

Gorabeherak: Marilyn Monroe

Amezti.eus 2020 api 10 Ultzama

GORABEHERAK: Mikel Laboa

Amezti.eus 2020 mar 27 Ultzama