Koronabirusa

Baserriko Plaza: konfinamendu garaian baserritarren produktuak eskuratzeko proiektua

Amezti.eus 2020ko mar. 24a, 11:54

Azoka asko bertan behera gelditu dira Euskal Herri osoan, eta horrekin batera, baserritar eta ekoizleek beraien produktuak saltzeko aukerarik gabe gelditu dira. Hurbileko baserritarren produktuak herritarrei helarazteko proiektu beharria abiatu dute, irratsaioan Aner Garitaonandia ekoizleak aurkeztu diguna: baserrikoplaza.eus webgunea. Eskualde guztietako ekoizleei beraiekin bat egiteko dei egin diete, baserrikoplaza@gmail.com helbidera idatziz edo 688 86 70 20 zenbakira deituz.