Koronabirusa

Koronabirusa: Eskualdeko denda, komertzio eta zerbitzuetan aldaketak

Koronabirusa dela eta denda, komertzio nahiz zerbitzu askok ateak itxi behar izan dituzte gure eskualdean ere. Oinarrizko elikagai eta produktuak eskuratzeko gure eskualdeko dendek izanen duten ordutegia nahiz garraio zerbitzuetan egon diren aldaketak bildu ditugu artikulo honetan. 

DENDAK

Dendetan segurtasuna bermatzeko hainbat gomendio: gehienez bosnaka sartzea, eskuragarri jarri dituzten eskularruak erabiltzea, elkarrengandik metro bateko distantzia uztea, etxe bakoitzetik pertsona bakarra joatea dendara, umeekin erosketetara ez joatea eta ahal den heinean txartelarekin ordaintzea. Irekita egonen diren dendak:

-Jauntsarats (Basaburua), Apeztegiberri: 09:30-14:00 eta 16:30-20:00 irekita.

-Aroztegi (Atetz), Izarpe Kanpina: 09:00etatik 17:00etara irekita.

-Lizaso (Ultzama), Coviran: 09:00-14:00 eta 16:00-20:00 irekita. 

-Auza (Ultzama), Behikoa harategia: astelehen, astearte eta ostegunetan 9:00-13:30etara, eta asteazken eta ostiraletan arratsaldez 16:30-19:30 ere bai. Larunbatetan 9:00-14:00.

 

ESKOLAK

Eskola guztiak itxita daude, baina telefonoz dei daiteke Jauntsarasko Oihanzabal Eskolara (948 50 31 56) eta Larraintzarko Ikastetxera (948 30 92 06).

 

AUTOBUS ZERBITZUA

La Pamplonesa autobus zerbitzuaren zenbait linea bertan behera gelditu dira:

-06:40etan Arraztik Iruñera doana

-15:30ean Iruñea-Ultzama-Iruñea egiten duena

-19:35ean Iruñea-Ultzama-Iruñea egiten duena

Ibilbidea egiten jarraitzen dutenak: goizeko 9:10etakoa eta eguerdiko 13:00etakoa

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t1.0-9/90721942_1141963586144979_725347447181672448_n.jpg?_nc_cat=104&_nc_sid=8024bb&_nc_ohc=wNLJMLYk9WkAX-Ug8ux&_nc_ht=scontent-mad1-1.xx&oh=a5eca7971783716756e493e079b47366&oe=5E9F45B4